XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Udalbatzaren baporean joiazan pasaiariak uretara Mundakako portuan sartzerakoan

Bueltarako olatuak asko hasiko dijjela emoten dau, zinoskun Salvador Divino udaltzaba Elantxoberantz gidatuko eban bapora agurtzen espigoira hurbildutako bermeotar batek.

Ezin genduan espero ordea, Mundaka parean gertatutako ezbeharraren barri zazpi ordu beranduago izango genduenik.

Zer Dakar itsasontzia, Elantxobetik Bermeorainoko ibilbidea egiteko aukeratutako lebazalea, kilez gora geratu zan, pasaiariei ezinegon itzela igaroaraziz.

Untziko guztiak uretara jauzi ziran, olatu artetik atara nahiean baporak popaz hareatzaraen kontra jo eta estriborreko alderantz alboratu ostean.

Baporaren ondoan ziran txalupa txikikoek arin sartu dira jendea hartzen, ez egoan Gurutz Gorriko inor laguntza eskeintzeko, gertaera jarraitzen eban testigu baten berbetan.

Madalen Jaiak urteroko errituala beteko ebala emoten eban udalbatza Izarorantz abiatu eta bertan Honaino heltzen dira Bermeoko itoginak, Juan Karlos Goienetxea alkateak bota ebanean.

Elantxoben gertatu izan dira azken urteotan ezbeharrik larrienak, aurton gazte batek zauri larriak hartu ei ebazan bapor baten kontra nonork sakatu ostean.

Surfistaz beteta izaten dan Mundakako barra bilakatuko zan protagonista nagusia ordea.

Zer Dakar arratsaldeko 18.45etan ailegatu zan puntu horretara, marie oso behean egoala.

Egozan olatuak normalean izaten diran baino handiagoak ziran, testigu baten berbetan.

Olatuetatik urten ezin

Portuko sarbiderako maniobra hasi ebanean olatu batek jo eta bertan behera itzi eban lebazalea, Mundakara begira olatuen menpe, hareatzan helizea ezin mugituz.

Txalupa txikien laguntzaz atara ostean, Arraun Elkartean izan eben atseden Zer Dakar-ekoek.

Udalbatzak eskerrak laguntzengaitik

Madalen egunaren ospakizunetan Mundakako kaitik urre gertatutako itsas istripuaren aurrean, Bermeoko Udalak eskerrik beroenak emon gura dautsoz, batez ere, Mundakako herriari eta bertan ziran bisitariei, eskeinitako laguntza eskuzabalagaitik. Baita ere Bermeoko herria, erakutsitako harretagaitik eta zelan ez, itsasontzian joiazan guztiak, tripulazio eta pasaiariak, izandako portaera bikainagaitik.

Berba honeekaz eskertu gura izan dauz udalbatzak gertaera tamalgarrian parte hartze zuzena izan dabezan guztiak.

Honez gainera, istripuan izandako kalte edo galera guztien barri emoteko 94-61791 00 telefonoa jarri dau eskuragarri, kaltetuek bertara deitu daien.

Zer Dakar itsasontzian izandako kalte materialak ordaintzerakoan, oraindik zehaztu barik dago baporaren asegurua edo udalarena egingo dan kargu pagatu beharrekoaz.

Istripua gertatu eta hiru egunetara atara eben Mundakako hareatzetatik.

Izugarrizko lanak izan ziran urez betetatako itsasontzia azaleratzeko.

Santanderretik etorritako adituek Madalena osteko domekan lortu eben Bermeora ekartzea.

Ezusteko galanta beraz Mundakako barra parean gertatutakoa: istripuan izandako testigu batek egun berean kontatzen euskuen modura eskerrak bapora noraezean geratu dan lekuan ez egoan hainbeste ur sakonerarik.

Agian kasu horretan bapora ez zan enbarrankata geratuko.